Euskal Herria
Beste urte batez, gure herriko hondartzetan hainbat ekimen eta mobilizazio burutu ziren gure senide eta lagun preso politikoen egoera salatzeko.
Abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.
Sakabanaketak indarrean jarraitzen du, Bizi Osorako Zigorra aplikatzen jarraitzen dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ere ez dituzte askatzen. Senide eta lagunon kontrako jazarpena ere gero eta handiagoa da. Katxeo umiliagarrien saiakerak, ehunaka aurrez aurreko galdu dira azken hilabetetan, zigorrak edota kontrol zorrotzak espetxeetako atarietan. Hori da gure eguneroko ogia.
Frantzia Estatuan, euskal preso politikoen aurkako neurriek etengabe egiten dute gora. Sakabanaketa eta bakartzea dira gure aurka eta gure senide eta lagun presoen kontra erabiltzen dituzten tresna nagusiak. Bizi baldintzarik gogor eta ankerrenetan dituzte euskal preso politikoak. Mittard-etan, bakarrik, isolaturik, bestelako kiderik gabe eta euren eskubide gehienak zapalduta dituzte.
Euren bizi baldintzak eta bakarturik egon ez daitezen, gose greba luzeak egitera behartuak egon dira. Protestak egun luzez mantendu dira eta gure senide eta lagun preso batzuen osasuna nabarmen kaltetu zuten. Hala ere, azkenean eta borroka horien bitartez, euren eskakizunei erantzun bat ematea lortu zuten. Ez dira kasu bakarrak izan, Moulins-Yzeureko espetxean bisitak egiterako orduan euskal preso politikoak arazoak izaten ari dira. Biluztarazi eta makurtarazi nahi dituzte. Ukatzen direnez, zigor ziegetara bidaltzen dituzte.
Iheslari politikoen errealitatea ere gordina da. Euskal Herrian eta libre bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu beste behin ere. Euren kontrako jazarpena nabarmena izan da azken hilabetetan eta bizitza erabat publikoa zuten pertsonak atxilotuak izan dira azken hilabetetan Lapurdin, Italian edo Ingalaterran besteak beste. Ezin ahantzi ere Jon Anza edo Mikel Zalakainen kasuak.
Neurri guzti hauekin berehala amaitzeko exijitzen dugu. Ezin dute gure bizitzekin gehiago jokatu. Ezin gaituzte etengabeko errusiar erruleta batetan sartu. Euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan behar dira. Sufrimenduari amaiera eman behar diote. Euskal Herrian itxaropenaren aro bat zabaltzeko ezinbestekoa da gure senide eta lagun presoen aurkako erasoekin eta gure kontrako jazarpenarekin amaitzea. Gure herriko zeruan benetako eguzkia azaltzeko, eskubide urraketa honekin amaitu beharra dago. Etxeratetik horretan gau eta egun arituko garela ziurtatzen dugu.
Datuak
Hendaia: 240 personas
Lekeitio: 210 personas
Gorliz: 182 personas
Ereaga: 102 personas y tres barquitos llenos en el mar
Hondarribia: 81 personas
Donostia: 275 personas
Angelu: 30 personas
Zarautz: 175 personas y se ha desplegado una pancarta con las fotografías de los presos políticos vascos. A primera hora, la Ertzaintza ha identificado a una persona.
Orio: 220 personas
Laga: 110 personas
Mutriku: 120 personas y siete barquitos en el mar.
Gasteiz: 75 personas en la Plaza de Correos.
abuztua amaitzeko atxilotuak aurkako azken barquitos bat batetan behar berehala beste bizi bizitzekin bizitzeko dira dituzte dituzten dugu dute duten edo egon egun ere erruleta errusiar eskubide eskubideak eta etengabe etengabeko euren euskal exijitzen ezin gaituzte garaia gehiago gure guzti hauekin herrian herriko hilabetetan hondartza izan jarraitzen jazarpena jokatu kasuak kontrako lagun libre mar neurri personas politikoak politikoen preso presoen senide zalakainen zuten