Euskal Herria
Atzo arratsaldean 16 lagunen asmoa Bilboko San Nikolas elizan gose greba burutzea zen, baina beste aldi batzutan ez bezala bertako apaiza oldartu eta polizia deitu ostean bertatik desalojatu gintuzten, behin koltxoiak eta materiala barruan genituela.
Arratsaldean Arriagako Senideen elkarretaratzearen ostean, bigarren saiakera bat egin genuen beraiekin hitz egin eta adostasun batera iristeko. Baina beraien erantzuna, apezpikuaren agindua zeukala izan zen guri baimena ukatzeko, berez baimen hori beharrezkoa ez denean. Horren ondotik, poliziaren presentzia itogarria eta apaizaren jarrera oldarkorra ikusita, material guztiarekin 7Katu gaztetxean gaua pasatzea beste erremediorik ez genuen izan.
Datozen egunetan kontaktuan jarraituko dugu..
Eloy Velasco epaileak ez du aintzat hartu tortura saihesteko egindako eskaera
arazoak ari arratsaldean artean aurrean baina baitan banatzea bat bertan beste besteen biraren datozen delarik desproportzionatua digutelarik dira ditugu dugu egin egiten egunetan elkarretaratzea eloy epaileak erabat eragileekin ere ertzaintzarekin eskaera eta etorri euskal furgoneta gara garen genuen hainbat horren hurbildu identifikatuak izan jarraituko jarrera kontaktuan kotxe lagunentzat lehenengoen munizipalen ofizial ondotik ostean paisanozko panfletoak patrulla polizia presoak sindikatura udaletxe ugt ukatu velasco zaizkigu