May 20, 2009 9:12 PM
HIRUBURUETAKO GOIZEKO MANIFESTAZIOEN LEKU ETA ORDUTEGIAK
Donostiako eguerdiko manifestazioa:
1.- zutabea: 11:15ean Antiguako Super Amarako errontondatik aterako da.
Antiguo, Igara, Añorga eta Igeldo auzoak; Lasarte eta Usurbil; unibertsitatea, ikasleak eta Kosta Urola eta Debaldea eskualdeak.
2.- zutabea: 11:15ean Saguesko esplanadatik aterako da (Gros).
Altza, Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo, Egia auzoak eta Oarso-Bidasoa eskualdea.
3.- zutabea: 11:15ean Topo geltokitik aterako da (Anoeta).
Amara, Hernani, Astigarraga, Urnieta, Andoain herriak eta Tolosaldea-Goierri eskualdea.
Zutabe guztiek bat egingo dute 12:00etan Artzain Onean.
Gasteizko eguerdiko manifestazioa:
1. zutabea: 9:00etan Bulebarretik aterako da, LABek osatuko du
2.. zutabea: 9:00etan Avenidatik aterako da. ELAk osatuta.
3. zutabea: 9:00etan abiatuko da Corte Inglesetik ESK eta eragile sozialek osatuko dute.
Zutabeek bat egingo dute Bilbo plazan eta 12:00etan aterako da
Bilboko eguerdiko manifestazioa:
1. zutabea: 11:30ean Juan de Garaitik aterako da (Zabalburuko gasolineratik).
Busturialdea- Lea Artibai, Durangaldea eta Ezkerraldea eskualdeak egongo dira; baita Bilboko Irala, San Adrian, Errekalde eta Bilbao La Vieja auzoak ere.
2.. zutabea: 11:30ean aterako Bilboko udaletxetik.
Alde zaharra, Santutxu eta Atxuri auzoetako jendea egongo da bertan Bilboko zenbait sail sindikalekin batera (udaletxea, justizia, El Corte Ingles, Banaka, …)
Bi zutabe hauek bat egingo dute Plaza Zirkularrean eta Plaza Eliptikara arte joango dira.
3.- zutabea: 11:30ean Deustuko San Pedro enparantzatik aterako da.
Han bilduko dira Eskumaldea eta Hego Uribe-Arratia eskualdeak, Arangoiti, San Inazio eta Deustu auzoekin batera.
4. zutabea: Salveko zubitik aterako da 11:30ean (Errekalde zumarkalea).
Bilboko Indautxu, Uribarri, Olabeaga, Otxarkoaga eta Zorroza auzoek osatuko dute.
Iruñako eguerdiko manifestazioa:
1. zutabea: 9:30ean San Jorge errotondatik (poligonoak).
2. zutabea: 11:00etan Barañaingo Tiloen plazatik
3. zutabea: 11:00etan UPNA-NUPetik
4. zutabea: 11:00etan Atarrabiako udaletxeko plazatik.
Zutabe guztiak 12:00etan bat egingo dute Gaztelu plazan.