Monday, August 30, 2010


Euskal Herria

Andaluziako espetxetara senide eta lagunak eramaten dituen autobusa harrika erasotua izan da

        

Pasa den larunbatean, Andaluzian aurkitzen diren Puerto, Algeciras, Huelva eta Sevillako espetxetara Euskal Preso Politikoak bisitatzeko senide eta lagunak zihoazen autobusa ezezagun batengatik harrika erasotua izan zen.

Etxerat


Gertaerak:


Pasa den larunbatean, Andaluzian aurkitzen diren Puerto, Algeciras, Huelva eta Sevillako espetxetara Euskal Preso Politikoak bisitatzeko senide eta lagunak zihoazen autobusa ezezagun batengatik harrika erasotua izan zen.


Autobusean zihoazen 39 senide eta lagunak espetxe ezberdinetan behin banatuta zeudela, ohitura duten moduan Puerto de Santamariako kale batean utzi zuten autobusa aparkatuta gidariek. Bertan hotel batean lo egiteko parada egiten dute.


Arratsaldeko 17.00etan, 30 urte inguru, ile horixka eta altuera ertaineko ezezagun bat autobusera gerturatu eta autobuseko leiar-ispilua harrikatzen hasi zen (behintzat zazpi alditan errepikatu zuena). Gertakari guzti hauek autobus ondoan aurkitzen zen liburu denda bateko saltzaileak ikusi ahal izan zituen. Erasoaren momentua, liburu dendariak poliziara dei egin zien gertatutako salatzeko asmoz, baino polizia etzen bertaratu.


Liburu dendariak hotelean aurkitzen ziren autobus gidariak gertatutakoaz jakinarazi zienean, gidariek berriro ere poliziarengana deia egin eta poliziek salaketa jartzeko kuartelera joan behar zutela esan zien, inongo momentuan ez zirelarik bertaratu erasoaz jabetu ahal izateko. Behin kuartelean, gidariek salaketa tramitatu zuten (poliziek gertatutako erasoaz etzuten interes handirik jarri), eta arratsaldeko 19.30etan Euskal Herrirako bidaiari ekiten zioten kristaleko zazpi harri kolpeen ondorioz ikusteko zailtasun nabarmenarekin.


Etxerat elkarteko irakurketa:


Etxerat elkartetik irmo salatu nahi dugu pasa den larunbatean bizi genuen erasoa. Gu eta gure senideen aurka darabilten espetxe politika kriminalaren beste ondorio bat da honakoa. Ez da lehenengo aldia senide eta lagunok horrelako erasoak bizi izan ditugula. Iaz pinturaz erasotua izan zen autobusa edota gurpila zulatu izana, bisitetarako furgoneten inguruan kaputsadun ezazagunak agertu izana, lapurretak kotxeetan, etab luze bat. Duela urte batzuk Herrerako espetxean senide eta lagunok bizitakoa gogorarazi digu azken eraso honek. Non autobusa harrikatu eta ondorioz senide eta lagunak zaurituak izan ginen.


Gu eta gure senideen aurka Estatuek darabilten espetxe politika kriminalaren ondorioak dira honakoak. Egun, oinarrizko eskubideen defentsak eta elkartasunak bizi duten kriminalizazio saiakeraren ondorio dira gertakari hauek. Senide eta lagunok nahikoa ez milaka eta milaka kilometro egitearekin gure senide eta lagunak ikusi ahal izateko, eta gure aurkako jazarpenean sakontzea dakartzate gertakari hauek.


Horrelako erasoak inpunitate osoan gera ez daitezen, denon ardura da erantzun irmo bat ematea. Gure senideei ezartzen dieten espetxe politika kriminalarekin amaitu eta beraien oinarrizko eskubideak errespetatuak izan daitezen borrokatzea oinarrizko eskubideetan sinesten dugun guztion ardura da.