Ideologia
"borroka talde bat sortzeko lan egitea eta agitazio politikoa eragitea derrigorrezkoa da baldintza "gris eta baketsuetan" ere, "iraultzaren espirituaren gainbehera" ematen den edozein garaitan. Eta are gehiago: hain zuzen ere, horrelako uneetan behar dugu inoiz baino gehiago aipaturiko lana. Izan ere, egoera lehertutakoan berandu da organizazio bat sortzeko. Bere eginkizuna berehala betetzeko prest egon behar du."
Logikoa ematen da pentsatzea, auzo-lagun talde batek auzo-elkarte bat osatzen duen bezala, komunista talde batek ere, Alderdi Komunista baten barruan antolatzeko betebeharra duela. Enuntziatu honek, gehiegi konplikatu gabe, hain sinple eta zentzukoa dirudien arren, antza denez ez dago horren argi.
Langilegoaren egituraketa beharra ez ulertzea proletalgoari bestelako klase-sozialenak diren interesen alde lan egiten uztea da. Alderdi Komunista bat da gure klasea antolatzeko eta gure koadro komunistak sortzeko dugun lanabesa. Iraultzaren maila nagusia da. Erraza da diskurtso ezkertiarra erabiltzea lan praktikoa zehatza ekiditeko, modu honetan, masa soziala iraultzaren alde geureganatu beharra ahaztuz. Hau, fraseologia aurrerakoi, ezkertiar edo ultra-ezkertiar batekin mozorrotzen ahalegindu arren ere, errealitatea den bezalakoa da. Alderdia existitzen da sortzen duelako, proletalgoaren, sozialismoaren eta komunismoaren interesen aldeko borroka eramaten du. Komunistak antolatzaileak dira. Batez ere, langilegoaren kideekin osatzen dute Alderdia, eta kide hauek masak antolatu eta lanabes-ideologikoz hornitzen dute, praktikaren bidez borrokaren beharra uler dezan.
Harresia erori ondoren, desorientazioa gure interesen aurkako teorien agerpena erraztu du, baina jada ez gaude 1991n. Iraultzaile talde berri bat historian paper propioa eskatzen ari da. Borroka taldeak egunero ari dira indartzen. Intelektualek ez bezala, ez dugu uste gure ideologia kapitalismoaren kritika on bat baino ez dela. Zertarako balio dute gure analisiek ez bagara gai hauek praktikan jartzeko? Ekimen errealak mahai-gaineratzea, plangintza zehatzak, kontsigna zehatzak, analisi jakinak egitea, soluzio zehatzak aportatzea, hori da gure betebeharra. Gaur egun, une honetan Euskal Herriko Alderdi komunista bat sortzea da irtenbide zehatz eta erreala. Beste guztia, gainontzekoa, lana beste batzuei edo beste une baterako uztea da. Eta hori ez da Iraultzaren aldeko interesak defendatzea.
Alderdiaren aurka lan egiten dutenek lotsatu beharko lukete. Une honetan hau planteatzea sozialista itxurak egiten dituzten bitartean inmorala da. Komunista batek ez du sekula beste talde edo erakunde batentzat soilik lan egin behar. Alderdian lan egitea dugu masak lan-taldeetan antolatzeko, baina gure independentzia mantenduko dugu gure interesen alde bakar bakarrik egiten dugulako lan. Ez dugu gainontzeko klaseen alde lan egiten. Beste egitura batzuen parte edo laguntzaile izan gaitezke bere garaian Fronte Popularrarekin egin genuen bezala Estatu Espainolaren kasuan edota Nazio Askapenerako Mugimenduaren kasuan, deskolonizazio garaian mundu erdian gertatu zen bezala. Hala ere, ez dugu inoiz gure klase independentzia galdu behar, gure izaera. Prozesu hau hasteko une egokia ez aurkitzea borondate ezari egotzi behar zaio.
Zerbait sortzea ez da zirkunstantzien araberakoa, baizik eta gure politika beste klaseen aurkako borrokan integratzeko borondatearen araberakoa. Ez dago momentu egokirik, hau borrokarako proiektua da eta, ez dago esan beharrik kapitalismoaren sarepean gaudelarik, horretarako aukerarik ez zaigu faltako. Murgilduta gauden egoeran, gure gizartearen oinarriak arriskuan jartzen duen krisi baten erdian eta langabezi tasa beldurgarri baten zama pairatuz, Alderdia ez sortzearen aldeko iritzikoak barregarri agertzen dira. Ba ote dago hau baino momentu egokiagorik? Leninen esanetan: “Hurrengo urratsa eman behar dugu: herri maila guztiak iratzarri behar ditugu, kontzientziazio maila minimo bat eduki dezatela, salaketa politikoarekiko grina. Ez gaitzala izutu, politikoki salatzen duten ahotsak, orain, hain arraro eta lotsatiak izatea.”
Praktika iraultzailea garatzeak hiru gauza inplikatzen ditu: klase borroka bultzatu eta zuzentzea, herri kontzientzia politikoa garatzea eta Alderdiaren abangoardia antolatzea, Alderdiaren zuzendaritzapean leudeken organizazio zabaletan masak berrantolatzen ditugun bitartean.
Abangoardia organizazio interklasistei uztea gure helburua ahaztea da. Barrutik bakarrik lan egitea “entrismo troskista” da, gure burujabetasuna ahazten gabiltzalako. Borrokaren kontzientziazioaren eta antolaketaren arteko oreka beharrezkoa da. Praktika da abiapuntua eta Alderdiaren ekintzen oinarria. Gure beharrizanak ahaztuz bestelako estruktura batzuetan lan egitea atzerapauso bat da, gure buruaz beste egitea. Leninek ohartarazi gintuen: “Hitza ere ekintza bat da, egia hau ukaezina da masen akzio politiko deklaratua falta zen garai historikoetara aplikatzen badugu. Dena den, guzti hau ezin daiteke artifizialki sortu. Iraultzaileengan koherentea dena, akzio politikoa dagoen neurrian bakarrik uler eta gauza daiteke, transparentzia osoz eta klase eta masei iruzurrik egin gabe… hau gauzatu denean, …beste batzuetan bezalaxe “hitzarekin” konformatzea, akzioari bidea emango dion kontsigna formulatu gabe, teoria hil eta antzu bat proposatzea da.” Eta honetarako jaunak, Alderdi Komunista izeneko lanabes bat beharrezkoa da. Hitzekin konformatzea eta akziora pasatzeko interes gutxi erakustea ideologia burgesa-txikiaren bereizgarria da. Komunistok munduaren gure ikusmoldea itxuraldatzen dugu presente dauden errealitateak aztertuz eta oinarri honen gainean, proposamen iraultzaileak eta hartu beharreko neurriak barne hartzen dituen linea politiko bat formulatuz. Nola ezarriko diogu linea politiko bat gure errealitateari Alderdirik gabe?
Alderdia ez da une egokiari itxaroten sortuko, gure koadroak borrokan gogortuz baizik. Ahots propioarekin parte hartu behar dugu borroketan. Euskal Herrian edo hego Afrikan, kapitalismoa presente dagoen edonon.
abangoardia akzio alde aldeko alderdi alderdia alderdiaren antolatzeko araberakoa ari aurkako baina baino bakarrik bat batek baten behar beharra beharrezkoa beste bezala borroka borrokaren dago dagoen dira dugu dute edo egin egitea egiten ere eta gabe gauza gure hartu hau hauek honetan ideologia interesen iraultzaren kapitalismoaren klase klaseen komunista konformatzea kontsigna lan linea maila masak organizazio politiko politikoa praktika talde uler une uztea zehatzak