Langile mugimendua
DELEGATUEN BATZAR NAZIONALA
Gaur Donostiako Atano pilotalekuan LAB sindikatuko delegatuen batzar nazionala ospatu da. Bertan, Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusiak eta Exekutiboko kide den Gorka Berasategik hartu dute hitza. Azken honek hauteskunde sindikalen urtea dela gogoratu eta sindikatuarentzat duten garrantzia azpimarratu du, "aurtengo Delegatuen Batzar Nazional honetan hauteskunde sindikalen lanketaren lehenengo txanpari hasiera eman nahi diogu" adierazi duelarik.
Ainhoa Etxaide, besteak beste, hauteskunde sindikalak jorratuko diren testuinguru bereziaren harira aritu da, jasan dugun eta topatuko dugun egoera politiko-ekonomiko latza aipatu du. 2010eko LABen helburuak eta erronkak ere finkatu ditu, aurtengoa aldaketen urtea izango dela azpimarratuz. Bai lan munduan eta bai esparru politikoan ere.
adierazi ainhoa aipatu aldaketen aritu atano aurtengoa azpimarratu azpimarratuz bai batzar berasategik bereziaren bertan beste besteak dela delegatuen den diren ditu donostiako duelarik dugun egoera ere erronkak esparru eta etxaide exekutiboko finkatu gaur gorka harira hartu hauteskunde helburuak honetan idazkari izango jasan jorratuko kide lab labeko laben lan lanketaren latza munduan nagusiak nahi nazional nazionala ospatu pilotalekuan politikoan sindikalak sindikalen sindikatuko testuinguru topatuko urtea